Zu zara zure abenturako protagonista
Neurrira egindako esperientziak
Zergatik diseinatu zure bidaia gurekin?
-
Bidaia baten ideia duzu, baina ez dakizu nondik hasi?
-
Nahiago duzu zure bikotearekin edo lagunekin bidaiatzea?
-
Zure nahietara egokitutako esperientzia bat bizitzea gustatuko litzaizuke?
-
Bidaiatzea gustatzen zaizu, baina ez planifikatzea?
-
Zure denbora eta aurrekontua optimizatu nahi dituzu?
Baietz erantzun baduzu...
...zuretzat egina dago zerbitzu hau. Norberaren behar eta nahietara egokitutako ibilbideak sortzen ditugu, herrialde bakoitza modu berezi eta erosoan ezagutu dezazun.
Zure abentura, zure arauak!
Panamara bidaia
Abentura honetako protagonista zu zara. Momentu honetan, neurrira egindako esperientziak Panaman sor ditzakegu.
%100 pertsonalizatua
Zure neurrira egindako bidaia diseinatzen dugu, zure estiloa, gustuak eta erritmoa kontuan izanik. Abenturaren maila zuk zehaztuko duzu, eta gu diseinua eta logistikaz arduratuko gara amesten duzun bidaia hori errealitate bihurtzeko.
Nola funtzionatzen du?
Pausoz pauso
1
Inprimakia bete
Kontaiguzu zer gustatuko litzaizuken; nolako bidaia nahi duzun, iraupena, aurrekontua eta zuretzat garrantzitsua izan daitekeen guztia.
2
Zure bidaiaz hitz egin dezagun
Zurekin harremanetan jarriko gara xehetasunak doitzeko, zure itxaropenak hobeto ulertzeko eta funtsezko galderak egiteko esperientziarik onena diseinatzeko. Gure zerbitzua nahi duzula erabakiz gero, lehen ordainketa bat egingo duzu, prezioaren % 50ekoa, eta berehala jarriko gara zure abentura planifikatzen.
3
Zure abentura diseinatzen dugu
Jasotako informazio guztia kontuan izanda, gure proposamena aurkeztuko dizugu formatu digitalean. Horrela, aztertu eta beharrezkoak diren aldaketak egingo dituzu.
4
Azken entrega eta bidaiaren jarraipena
Behin betiko ibilbidea formatu digitalean bidaliko dizugu eguneroko informazio zehatz eta gomendioekin. Bidaiarekin hasi aurretik nahiz bidaian zehar gurekin kontaktatu ahal izango duzu zalantzak argitzeko.
Neurrira egindako bidaien onurak
Zure neurrira egindako bidaia:
Molde eta ibilbide estandarrik gabe, dena zure lehentasunen arabera diseinatua
Denbora aurreztea
Zure ametsetako bidaia prestatzeko beharrezkoa den informazioa lortzeko inbertituko duzun denbora guztia aurreztuko duzu.
Segurtasuna eta lasaitasuna
Saihestu bidaia honda dezaketen akatsak egiaztatutako gomendioekin.
Tokiko kulturarekin konexioa:
Zure esperientzia eraldatuko duten gida eta hornitzaileekin kontaktua