top of page

OHIKO GALDERAK

Gure esperientziei buruzko zalantza guztiak argituko dizkizugu

  • Gure bidaiak esperientzia bizitzeko gogoa eta abentura bilatzen duten horientzat prestatuta daude, edozein adin edo lekukoa izanda ere. 

    Hala ere, garrantzitsua iruditzen zaigu Nakama bat izatea nahi duen horrek egingo dugun bidaiaren inguruko informazio guztia izatea, egingo ditugun ekintzak kontuan hartzea… eta horren arabera, norberak hausnartu beharko du Nakama baten esentzia duen ala ez eta esperientzia hau berarentzat aproposa den ala ez. 

  • Burutuko ditugun ekintzek ez dute inolako aurre esperientziarik eskatzen, parte hartzeko eta esperientzia berriak probatzeko gogoa izatearekin nahikoa izango da. Diseinatutako ekintzak malguak izaten saiatuko gara, horrela, denon gaitasun eta gustuetara egokitu ahal izango gara. 

    Botilarekin egingo dugun urpekaritzarako, adibidez, urpekari ziurtagiria izan edo ez egin ahal izango duzu, ekintza taldearen gaitasunen arabera egokituko baitugu. Surf-a egiteko ere maila guztietarako taulak eta olatuak izango ditugu.

  • Noski! Bakarrik edo norbaitekin bidaiatzen baduzu, gure taldeetan guztientzako lekua dago. Gainera, aukeratutako taldea zuretzako egokia dela ziurtatuko dugu ;)

  • NAKAMAREKIN zure erreserbaren plaza egin nahi baduzu, lehendabizi inprimakia bete beharko duzu. Zure formularioa jasotzen dugunean zurekin harremanetan jarriko gara eta bideo dei bat egingo dugu bidaiarekin bat zatozen ala ez ikusteko. Esperientziarekin bat bazatoz, 200 € ordaindu beharko dituzu abenturan plaza bat gordetzeko.

  • Bai, erreserba bertan behera utzi dezakezu erreserbatutako zerbitzuaren politiken arabera, baina kontuan izan behar duzu ezeztapen hauek karguak izan ditzaketela. Gure web orrian aurkituko dituzun baldintza espezifikoak kontsulta itzazu.

  • Hegaldiak ez dira bidaiaren prezioan sartzen. Gutxieneko bidaiari taldea baieztatu bezain laster, beharrezko informazio guztia bidaliko dizugu, elkarrekin hegaldiak koordinatu eta erreserbatu ahal izateko. Erosketa prozesu osoan zehar lagunduko zaituztegu.

  • Ordainketak momentu ezberdinetan egingo dira; Lehenengoa zure lekua erreserbatzeko deialdiaren ostean egingo da (200 €) eta hurrengoa gutxieneko bidaiarien taldea egiaztatzen dugunean, eta ordainketa bi alditan egin beharko da (epea bidaia baino hilabete lehenago).

  • Esperientziarako aukeratutako ostatuak aldatu egingo dira leku bakoitzean, etxe osoak edo literak izan daitezke. Gela partekatuko duzu guztietan, baina ezin hobeak dira erlaxatzeko eta elkar hobeto ezagutzeko. Logela pribatu bat erreserbatzeko aukera egongo da eskuragarri badago eta kostu gehigarrian.

  • Ez, ez ditugu bidaia-aseguruak eskaintzen baina zuretzat egokiena den aseguru hori topatzen lagun zaitzakegu, zuretzat garrantzitsuak diren baldintzak kontuan hartuz.

  • Bai, guretzat ezinbestekoa da edozein ezustekori aurre egin ahal izateko bidaia-asegurua izatea. 

  • Beharrezko dokumentuak helmugaren eta zure nazionalitatearen araberakoak dira. Ziurtatu baliozko pasaportea duzula (bidaia-datatik 6 hilabeteko epean iraungitzen ez dena), eta helmugaren arabera zerbait gehiago behar baduzu jakinaraziko dizugu.

     

  • Maleta edo motxila izan, ezinbestekoak bakarrik eramaten saiatuko gara, ahalik eta arinen bidaiatu ahal izateko.  Gure abenturaren ibilbidea, egingo ditugun ekintzak eta bidaiarako ezinbestekoak jasotzen dituen gida plataforma batean ikusi ahal izago dituzue.

  • Horrelakorik ez gertatzea espero dugu, baina hala balitz, erreserbarako ordaindutako dirua itzuliko zaizue. 

  • Nakamaren talde-bidaiak gehienez 12 lagunentzako izango dira eta helmugan Maider eta Ainhoak koordinatuko dituzte. Bidaiaren logistikaz arduratuko gara, garraioa, programazioa... koordinatuz eta esperientzia osoa ahaztezina izango dela ziurta

OHIKO GALDERAK

Gure esperientziei buruzko zalantza guztiak argituko dizkizugu

bottom of page