top of page

NORTZUK GARA

Bat egin gure Latinoamerikako talde-abenturekin!

IMG-20210920-WA0005.jpg
IMG-20220214-WA0063(1).jpg

Gure leloa
"Dibertigarria ez bada, ez da guretzat"

Pertsonekin eta lekuekin sortzen den konexioan sinesten dugu

Helmuga bat baino gehiago bilatzen duten bidaiarientzako komunitatea gara.

Gure abenturakideak familiakide bihurtzen dira

Zergatik bidaiatu gurekin? Ezagutu gaitzazu

Maider eta Ainhoa gara, elkarrekin bidaiatzea da gure pasioa eta pasio hori gure bizitzeko moduan bihurtu nahi dugu.

 

Ertamerikatik bidaiatzeko hartu genuen urte sabatiko batean, bidaiatzea toki berriak ezagutzea baino gehiago zela ikusi genuen; guretzat, bidaiatzea,  lekua berriak bizitzea da, hauek habitatzea, esperientzia bakoitzetik ikasiz eta abentura berriak bizitzera ausartuz. 

Horrela sortu zen Nakama: gauza berriak lehen aldiz bizitzeko beldurrik ez duten bidaiari abenturazaleei zuzendutako proiektua.

Deskubritu proiektu hau nola sortu zen gure Blogean.

IMG-20220109-WA0054(2).jpg
IMG-20220109-WA0054(2).jpg

Gogoz, bihotzez eta lagunartean

Oihana eta ozeanoaren arteko bizitza basatia

Munduko hainbat herrialdetan ibili gara, baina, zalantzarik gabe, Latinoamerikako herrialdeak dira gehien hunkitzen gaituztenak.

 

Gure bidaietan beti dago trebetasun berriak deskubritzeko aukera: plan berriei baietz esaten diegun horietakoak gara, gauza berriak probatzea gustatzen zaigu, nahiz eta trebeak ez izan.

 

Edonor izan daiteke Nakama, guztiontzat dago lekua. Gurekin modu berri batean bidaiatuko duzu, bidean zehar ezagutuko dituzun gauza berriak ilusioz biziko dituzu eta esperientzia bere osotasunean biziko duzu zure taldearen konpainian. 

 

Nakama esperientzia eta abentura berriak bizitzera ausartzen den jendearekin bidaiak konpartitzeko ilusiotik hasi dugun proiektua da, bizitzako lehen aldi horiek elkarrekin bizitzea nahi duten horiei zuzendua. 

Ertamerikara egindako bidaia argazkitan

Ez gara bidaia agentzia bat, esperientzia diseinatzaileak gara.

Nakama: The Travel Makers-en ez dugu pakete itxirik saltzen, ezta agentzia tradizional gisa jarduten ere. Bidaien diseinuan adituak gara eta bidaiaren plangintza, aholkularitza eta koordinazio zerbitzuak eskaintzen ditugu.

Tokiko hornitzaile eta agentziekin batera lan egiten dugu benetako esperientzia jasangarriak eta kalitatezkoak bermatzeko.

Guk diseinatutako bidaia bat erreserbatzen duzunean, tokiko hornitzaileei zuzenean egiten zaizkie ordainketak, horrela helmugako ekonomiari lagunduz eta eragin positiboa bermatuz.

bottom of page